

Badira hitzez azaltzen zailak diren sentimenduak.
Urtero, jaiak hurbiltzen direnean, zerbait mugitzen hasten da barruan. Ez dakigu ondo zer den. Agian haurtzaroko oroitzapenak dira. Agian portuko usaina. Agian etxera itzultzen direnak. Edo jada gure artean ez daudenekin bizi izan genituen jaiak..
Baina badakigu hor dagoela.
Eta orduan entzuten dugu doinu hura:
Egunaro, egunaro kalien...
Eta hitz gutxi horiek nahikoa dira bihotza etxera itzultzeko.
Horixe dira gure jaiak.
Ez dira egitarau bat bakarrik. Ez dira kontzertuak, suak edo ekitaldiak. Jaiak herri baten bihotza dira. Elkarri begiratzeko modua. Besarkatzeko aitzakia. Aspaldiko lagunak berriz aurkitzeko unea. Kaleak irribarrez betetzen diren egunak.
Bermeok badu itsasoaren indarra. Haizearen kemena. Eta bihotz handi baten berotasuna.
Horregatik, jai hauek ospatzeaz gain, gogoratzeko egunak ere badira. Nor garen gogoratzeko. Nondik gatozen gogoratzeko. Eta nora joan nahi dugun elkarrekin erabakitzeko.
Bide horretan, ezin dugu ahaztu gure altxorrik ederrenetako bat: euskara.
Azken hilabeteotan askotan ikusi dugu gutxi-etsia eta zalantzan jarria. Baina hizkuntza bat ez da bizirik mantentzen defendatzen delako bakarrik; bizirik mantentzen da maitatzen denean.
Euskara gure aitita-amonen ahotsa da, gure lagunarteko algara, gure kaleetako hitzak. Gure historia eta gure etorkizuna. Horregatik, jai hauetan, egin diezaiogun oparirik ederrena: bizi dezagun. Hitz egin dezagun. Abestu dezagun. Euskaraz.
Eta zaindu dezagun elkar.
Jaiak pertsonek egiten ditugu ahaztezin. Irribarre batek, eskua luzatzeak, besarkada batek edo faltan dugun norbait gogoratzeak.
Laster berriro kantatuko dugu denok batera.
Eta orduan ulertuko dugu ez dela abesti bat bakarrik. Herri oso baten oroitzapena, poza eta taupada direla.
Beraz, bizi ditzagun jai hauek bihotza zabalik, maitasunez, askatasunez eta errespetuz.
Harro gure herriaz. Harro gure hizkuntzaz. Harro bermeotarrak garelako.
Bihotz-bihotzez, jai zoriontsuak guztioi.
Gora Bermeo! Gora Andra Mari eta Santa Eufemiako Jaiak!
Nadia Nemeh Shomaly
Bermeoko alkatea
IRAILAK 5, ZAPATUA
11:00etatik aurrera
SALOME CAMPOS ITSAS ZEHARKALDIA Espigoian.
18:00etan
BERMEO MESI MASTERS ZESTA PUNTAKO TXAPELKETA EMAKUME ETA GIZONEN FINALAK Artza frontoian.
Bermeo Jai Alaik, Jai Alivek eta Bermeoko Udalak antolatuta.
18:00etan
ROSS Dantza tailerra txosnagunean.
Txosna Txikik antolatuta.
19:00etan
MOTX Pailazoaren “Oroitzapen ederrak” IKUSKIZUNA txosnagunean.
Txosna Txikik antolatuta.
19:00etan
“Herriaren ondarea” ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA Nestor Basterretxea aretoan. Barrueta Arte elkartearen 75. Urteurrena.
Barrueta Arte Elkarteak antolatuta.
20:00etan
TXUPINAZO TXIKI txosnagunean.
Txosna Txikik antolatuta.
IRAILAK 6, DOMEKA
11:30ean
XLIV. BERMEO HIRIA OPEN BIZKAIA ESKU PILOTA TXAPELKETA, Artza frontoian
Artza Pilota Elkarteak antolatuta.
Neskak:
• G. Iglesias - I. Sistiaga
• S. Cobo - N. Uriarte
Mutilak:
• Ramirez - Madariaga
• Etxegibel - Arrizabalaga
10:30ean
Dunbada, Ikurrina jaso eta bolandera jaurti, txistu eta danbolinagaz.
10:30etik 11:30era
Untxi sukalki txapelketarako izena emon.
Goizean zehar
Trikitixa giroa alaitzeko.
Kontxako estropaden jarraipena Almikako txosnan.
13:00etan
Meza Almikako elizan.
13:30ean
Untxi sukalki txapelketako kazolak aurkeztu.
13:50ean
Nesken giza proba. Norgehiagoka Harriti eta Lezo taldeen artean.
17:00etan
Almikako V. irrintzi lehiaketa eta ondoren sari banaketa
17:30ean
Euskal erromeria Elustondo neba-arrebakaz
18:30ean
Untxi sukalki txapelketako sariak banatu.
Arratsaldean zehar
Umeentzako puzgarriak
Antolatzailea: Almikeko Jai batzordea.
IRAILAK 7, ASTELEHENA
11:00etatik aurrera
IZENA EMON Itsasoko egunean parte hartzeko, ronpeolaseko espigoian.
12:00etatik aurrera
ITSASOKO EGUNA ronpeolaseko espigoian.
Itsasoko Gurutze Gorriak antolatuta.
• Piragua lasterketa adin eta denboraz banatuta.
• Igeriketa lasterketa (flotadoragaz).
14:00 inguruan
• Kukaña eta sari banaketa
16:00etatik aurrera
DJ musika animazioa Jon Urbietagaz.
Bitartean
Mozorro txapelketa eta turuta tailerra.
Antolatzailea: Almikeko Jai batzordea.
18:00etan
ALMIKAKO BAJADIE TXARANGAgaz
Ibilbidea: Almika, San Andreseko bidegurutzea, Askatasun bidea eta San Frantzisko enparantza (Taraska).
Jai batzordeak antolatuta.
*Ez da ibilgailurik onartuko. Informazio dana udalaren sare sozialetan.
18:30ean
TOPA EGITEA “Helmuga denak etxera” Erriberan.
SAREk antolatuta.
19:45ean
XIXILI AURKEZTU, Goiko plazan.
20:00etan
ALKATEAREN PREGOIA, IKURRINA JASO eta DUNBADA, zeinu-hizkuntzaren itzultzaileagaz Goiko plazan.
Ondoren
AURRESKUAK eta BAJADIE, Goiko plazan hasi eta Nardiz tar Jon eta Arresi kaleetatik zehar San Migel eskaileretaraino TXARANGAgaz.
21:30ean
Txosneroen TXUPINAZOA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
22:00etan
ETS taldearen KONTZERTUA, Lameran.
00:00etan
MJ MARIPILI txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
On line: 462 boto.
Gizarte eta Kultura Etxean: 2 boto.
Guztira: 464 boto.
On line: 294 boto.
Gizarte eta Kultura Etxean: 6 boto.
Guztira: 300 boto.
On line: 237 boto.
Gizarte eta Kultura Etxean: 6 boto.
Guztira: 243 boto.
IRAILAK 8, MARTITZENA
08:00, 11:00, 13:00
Mezak Almikako Andra Mariaren elizan.
Goizean
Bermeoko musikariak giroa alaitzen.
13:45ean
Almikako IV. belar bola eroatearen txapelketa.
13:45ean
Trikitixa bikotearen ekitaldia.
18:00etan
Idi probak Almikako probalekuan.
21:00etan
Ikurrina jaitsi eta jaiak amaitu.
Antolatzailea: Almikeko Jai batzordea.
10:30ean
UDALBATZA Goiko plazan batuko da “Alkate soinua” entzuteko eta ondoren, Almikarantz joango da. BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSAK, AIARAKO MUSIKA BANDAK, ALKARTASUNA DANTZA TALDEAK, KANKINKABARA TXISTU TALDEAK eta UDALBATZAK ibilbidean “Bermeo” pieza entzungo dabe.
Ibilbidea: Goiko plaza, Arostegi, Lamera, Askatasun bidea eta San Andreseko bidegurutzea
11:45ean
OHOREZKO AURRESKUA Udalbatzari ALKARTASUNA DANTZA TALDEAren eta KANKINKABARA TXISTU TALDEAren eskutik, eta BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSAren EKITALDIA Almikan.
13:00etan
AIARAKO MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA, Lamerako eszenatokian
Programa:
• La Concha Flamenca (P. Artola)
• Fandango Fantasy (Hans v.d. Heide)
• Jaialdia (Iñaki Urkizu)
• Sweet Caroline (N. Diamond)
• COCO (Recuérdame) (arrr. J. Vinson)
• Viva México (Medley)
• Super Hits of the 90’s (arr. Jan van Kraeydonck)
• Sarri Sarri (Kortatu)
Aulkiak egongo dira.
13:30ean
BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSAREN KALEJIRA, Alde zaharrean, Arresi eta Intxausti kaleetako bidegurutzean hasita.
13:30ean
BARRUETA ARTE ELKARTEAren LXXI. ERAKUSKETA INAUGURATU
Arrantzaleen kofradi zaharrean, Barrueta Arte Elkarteak antolatuta.
16:30ean
UMEENTZAKO SKATE eta PATINEN TAILERRA Lameran.
Ekarri zure materiala!!!
Txosna Txikik antolatuta.
17:00etan
MUS TXAPELKETAREN 1. FASEA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta
18:00etan
SKATE ERAKUSTALDIA Lameran.
Txosna Txikik antolatuta.
18:00etan
UMEEN DANBORRADA LATUNA BANDO txarangagaz. Gaztelugatxe Danborrada Taldeak antolatuta.
Ibilbidea: Atalde kalea, Arresi, Sancti Spiritus zaharren egoitza (geldiunea), Arresi, Ongintza, Irakaskintza, Doniene, Goiko plaza (geldiunea), Arostegi, Lamera eta San Migel eskaileratan azken geldiunea.
21:30ean
SUZIRIAK ZARAGOZANA PIROTEKNIAgaz, ronpeolaseko espigoian.
* OHARRA: Suziriak botatzen diran lekuan, hau da, ronpeolaseko espigoi inguruan, ezin da ontzirik egon atrakatuta. Gutxienez, 50 metrora egon beharko dira. Izotz fabrikaren aurreko aldean ezin da ibilgailurik aparkatu.
22:00etan
CHERRY & THE LADIES taldearen KONTZERTUA Lameran.
IRAIKAK 9, EGUAZTENA
11:00etan
MEZA arrantzaleen omenez Santa Eufemia eleizan.
Andekoko Lagunekantolatuta.
Ondoren,
KALEJIRA TXISTULARIakaz, LORA ESKAINTZA, AURRESKUA eta OMENALDIA:
IÑAKI GARRO JIMENEZi itsasoaren eta arrantzaren munduari egin deutson ekarpenagatik eta Arrantzale eguneko omenaldia 19 urtean antolatzeagatik.
Lamera Gane txokoak antolatuta Portuzarrean.
13:00etan
EL DESPISTE, TXIMELETAK eta INCANSABLES FANFARREakaz, eta TRIKILEKU TRIKITILARIakaz AURRESKUAK eta ZABALETAKOAK Goiko plazan.
*OHARRA: ez bota talko hautsik, osasunerako kaltegarria dalako, arazoak sortzen dauzalako arnasa hartzean, jentea jausi egiten dalako eta gure kaleak garbi nahi doguzalako.
13:30ean
BAJADIE FANFARREAKAZ eta TRIKITILARIAKAZ Taraskari lorak eskaintzera Goiko plazatik San Frantzisko enparantzaraino
14:00etatik 16:00etara
BETERANOEN ARRATSALDEOA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
Arratsaldean
EL DESPISTE, TXIMELETAK eta INCANSABLES FANFARREAk eta TRIKILEKU TRIKITILARIAK dira herrian zehar.
19:00etan
MARIACHI IMPERIAL taldearen KONTZERTUA Lameran.
Aulkiak egongo dira.
19:30ean
XAUKENA ELEKTROTXARANGA urtekerea txosnatik.
Txosna batzordeak antolatuta.
22:00etan
OXABI taldearen ERROMERIA Lameran.
Erromeriaren ondoren
MJ REKETABE txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
02:00etan
ERRELEBO TXOSNEROAK txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
05:30ean
ARGAZKI GAUPASEROA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
IRAILAK 10, EGUENA
13:00etan
TXAPELA BRAVA taldearen KONTZERTUA Lameran.
Aulkiak egongo dira.
16:00etatik 20:00etara
UMEENTZAKO PUZGARRIAK. Erreten Lameran eta Erriberan.
18:30ean
XLIV. BERMEO HIRIA OPEN BIZKAIA ESKU PILOTA TXAPELKETA, Artza frontoian Artza Pilota Elkarteak antolatuta.
Neskak:
• A. Uriarte - M. Gonzalez
• M. Mena - Z. Basauri
Mutilak:
• Hormaetxe - E Bilbao
• U. Riol - Bernaola
18:30ean
BINGO MUSIKATUA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
19:00etan
TXALAPARTA ERAKUSKETA eta TAILERRA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
21:00etan
BERTSO SAIOA Artza frontoian. Euskeraz Berbetan taldeak lagunduta.
• Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
• Maddi Ane Txoperena Iribarren
• Xabat Illarragi Marzol
• Iker Uriarte Urrutia
• Uxue Alberdi Estibaritz
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia Kareaga.
IRAILAK 11, BARIKUA
11:11etan
ALKARTASUN URETAKO LASTERKETAREN IZEN EMOTEA txosnagunean.
16:00etan
Euskal errepresaliatuen aldeko ALKARTASUN URETAKO LASTERKETA, Arrantzaleen kofradi aurrean. Txosna batzordeak antolatuta.
18:00etan
NAGUSIEN DANBORRADA LATUNA BANDO txarangagaz. Gaztelugatxe Danborrada taldeak antolatuta.
Ibilbidea: Atalde, Arresi, Sancti Spiritus Zaharren egoitza (geldiunea), Arresi, Ongintza, Irakaskintza, Doniene, Goiko plaza (geldiunea), Nardiz tar Jon, Arresi, Atalde, (geldiunea), Esparru, Zubiaur tar Kepa, Ispizua tar Segundo, Frantzisko Deuna (geldiunea), Lamera (geldiunea), Portuzarra (geldiunea)
19:00etan
QUEER POTEOA txosnagunetik hasita.
Txosna batzordeak antolatuta.
20:00etan
FUTBOL PARTIDA Bermeo - Arratia, Itsas Gane futbol zelaian.
22:00etan
KONTZERTUA NIÑA DIOZ Rap Mexikarra Lameran.
22:50ean
KONTZERTUA MERINA GRIS taldearena Lameran.
Kontzertuaren ondoren
KONTZERTUA BARRRK taldeagaz txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
02:00etan
DJ PIBIKENS txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
IRAILAK 12, ZAPATUA
10:30etik 15:00etara
ORTUBE itsasontzia IKUSTEKO BISITA GIDATUAK Ortube Ontziaren Lagun Elkarteak antolatuta.
11:00etan
SUKALKIRAKO IZEN-EMOTEA Talan.
11:00etan eta 11:30ean
UMEENTZAKO GILDA TAILERRAK Talan.
12:00etatik 14:00etara
UMEENTZAKO JOLASAK Talan.
12:00etatik aurrera
JOSEPA KALE KALE TALDEAren KALEJIRA Talan.
13:00etan
SUKALKIRAKO KAZULAK AURKEZTEA Talan.
17:00etan
SUKALKI TXAPELKETAKO SARI BANAKETA Talan.
18:00etan
UMEENTZAKO TAILERRAK txosnagunean.
Txosna Txikik antolatuta.
18:00etan
FANFARREAREN KALEJIRA Talan.
19:30ean
BAJADIE Talatik Goiko plazara Xixiligaz.
20:15ean
DJ KAKTUS BIHURRIAK GARA” UMEENTZAKO DANTZALDIA txosnagunean.
Txosna Txikik antolatuta.
21:00etan
VALECEA PIROTECNIAren SUZKO ZEZEN BI Goiko plazan.
* OHARRA: Suzko zezenetan parte hartzeko, derrigorrez, kotoizko erropak eta burua estalita eroan behar da. Suzko zezena ikusten dagozanak be, ohar hau jarraitu beharko dabe, bestela erreklamazinoak ez dira ontzat hartuko. Suzko zezenari bultza egitea debekatuta dago.
22:00etan
ERROMERIA AKERBELTZ taldeagaz Lameran.
23:30ean
ABIADURA LASTERKETA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
Erromeriaren ondoren
DJ ZATZAZ txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
IRAILAK 13, DOMEKA
11:00etan
Bermeoko portuko itsasontzien irteera, Gaztelugatxera joateko.
12:00etan
Hitzaren ospakizuna monolitoan (Bermeo-Bakio errepide zaharrean).
12:30ean
Lore-eskaintza Begoñako Ama Birjinari, lehorrean eta itsasoan
Antolatzailea: CEVAS.
11:30ean
XLIV. BERMEO HIRIA OPEN BIZKAIA ESKU PILOTA TXAPELKETAREN FINALAK, Artza frontoian. Neskak eta mutilak, irailaren 6ko eta 10eko irabazleak.
Artza Pilota Elkarteak antolatuta.
13:00etan
BITSAREN JAIA Erreten Lameran.
Txosna Txikik antolatuta.
* OHARRA: Uraren murrizketaren arabera aldatu daiteke,
13:30ean
“Haurreskolari” DANTZA IKUSKIZUNA TIO TERONEN SEMEAK taldeagaz Lameran.
Aulkiak egongo dira
18:00etan
L. HERRI KIROLAK Lameran (euria bada Artza frontoian).
18:00etan
KONTZERTUA JON BASAGUREN eta LIBE KORTAZAR Frantziskotarren elizan.
Txosna batzordeak antolatuta.
IRAILAK 14, ASTELEHENA
Goizetik arratsaldera arte
ZAHARREN EGOITZAKO EGOILIARREN URTEKERA Almikara. Bertan, BAZKARIA eta ondoren KOZ taldearen kontzertua Almikan Sancti Spiritus zaharren egoitzak antolatuta.
17:00etan
TORTILLA TXAPELKETA eta ESKALADA TXOSNEROA txosnagunean Txosna batzordeak antolatuta (Izen emotea, txosnagunean).
* OHARRA: Ekarri etxetik olioa birziklatzeko ontziak eta zure gunea garbi mantentzeko kartoiak. Zaindu daigun gure herria.
17:00etatik aurrera
JOLASAK gaztetxoentzako Irakaskintza kalean.
18:00etan
TXOKOLATADA Irakaskintza kalean.
MB2000 alkarteak antolatuta.
* OHARRA: Ekarri zure edalontzia | Zeliakoentzako be bada.
18:00etan
POSTRE LEHIAKETA UMEENTZAT txosnagunean.
Txosna Txikik antolatuta.
21:00etan
EINGULE? Bermeori buruzko lehiaketa txosnagunean.
Bermeoko Udalak antolatuta.
IRAILAK 15, MARTITZENA
17:00etan
MUS TXAPELKETAREN 2. FASEA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
18:00etan
BERMEOKO PLAY-BACK TXAPELKETA Lameran.
UMEAK (4 urtetik 13 urtera) GAZTETXOAK (14-17) eta NAGUSIAK (18 urtetik aurrera). Lameran.
MB2000 Zerbitzu Soziokulturalak antolatuta.
Izena emotea: Gizarte eta Kultura Etxean, irailaren 1etik 7ra arte.
Oinarriak: www.bermeo.eus
* OHARRA: Euria bada irailaren 18an egingo da ekitaldia, Lameran.
IRAILAK 16, EGUAZTENA
10:00etatik 15:00etara
BASERRI GIROKO AZOKA Lameran.
XII. OILOEN ERAKUSKETA eta EUSKAL OILOAREN BIZKAIKO X. TXAPELKETA EOALAKek antolatuta
BERMEOKO ABEREEN ERAKUSKETA San Frantzisko enparantzan.
12:00etan
TALO TAILERRA txosnagunean.
Txosna Txikik antolatuta.
12:00etan
UDALBATZA Goiko plazan batuko da “Alkate soinua” entzuteko eta ondoren, Gaztelurantz joango da AIARAKO MUSIKA BANDAk eta BERMEOKO TXISTULARIAK lagunduta.
Ibilbidea: Goiko plaza, Etxebarria tar Kresentzi, Lamera eta Gaztelu.
Gaztelun, BERMEOKO TXISTULARIEN eskutik Alkate Soinua entzun, eta BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSAren EKITALDIA eta AIARAKO MUSIKA BANDAREN SAIOA.
Ondoren,
BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSAREN KALEJIRA Gaztelutik Lamerara eta Portuzarrera.
12:00etatik aurrera
ARREKATXUTXA TRIKITILARIAK azoka eta inguruan.
13:00etan
BALKOITIK BALKOIRA bertso saioa Gaztelun. Euskeraz Berbetan taldeak lagunduta.
Bertsolariak: Onintza Enbeita Maguregi, Aissa Intxausti Aburruza eta Alaia Martin Etxebeste.
19:00etan
V. BERMEO HIRIA INPESCA PILOTA FESTIBALAREN FINALA Artza frontoian.
Agirre - Morgaetxebarria
Rekalde – Erostarbe
Finala:
Ezkurdia – Rezusta
Laso - Iztueta
19:00etan
AIARAKO MUSIKA BANDAREN DANTZALDIA Lameran.
19:00etan
XIXILIN KLUEDUE txosnagunetik hasita.
Txosna batzordeak antolatuta.
21:30ean
DOLUZKO IBILALDIA, AIARAKO MUSIKA BANDAk lagunduta, XIXILI aurretik doala. AZKEN AGURRA eman eta XIXILI erre egingo da. Ibilbidea: Goiko plaza, Arostegi, Lamera eta Benantzio Nardiz kaia.
Ondoren
SUZIRIAK VULCANO PIROTEKNIAgaz, ronpeolaseko espigoian.
* OHARRA: Suziriak botatzen diran lekuan, ronpeolaseko espigoi inguruan, ezin da ontzirik egon atrakatuta. Gitxienez, 50 metrora egon beharko dira. Izotz fabrikaren aurreko aldean ezin da ibilgailurik aparkatu
*Programako ordutegi eta ekintzak aldatu ahal izango dira inongo aurretiko abisu barik.
IRAILAK 18, BARIKUA
18:30ean
BAKARRIZKETA: BEATRIZ EGIZABAL “Feminista jaio ala egin egiten da?”
Bekoportalan.
Bakarrizketaren ostean, Bermeoko ahalduntzerako gune feminista sortzeko parte-hartze prozesua aurkeztuko da.
Bermeoko Udalak antolatuta.
19:00etatik 21:00era
ARRATSALDEOA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
20:00etatik aurrera
KANTA KANTA LORUE taldearen KALEJIRA herriko kaleetan zehar.
00:00etan
TXO!LINPIADAK txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
00:30ean
MJ LUSTRE LABANA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
IRAILAK 19, ZAPATUA
15:30ean
HERRI BAZKARIA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
17:00etan
BAZKALOSTE MUSIKATUA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
18:00etatik aurrera
BERMEO HIRIKO XLIV IKURRIÑA - BBK BANDERA.
18:30ean
KUADRILEN LEHIAREN SARI BANAKETA Txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
20:00etan
KONTZERTUAK ZIRAUN eta SUSTRAI BERRIAK txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.
02:00etan
DJ ASKA TA SUNA txosnagunean.
Txosna batzordeak antolatuta.